ObjektuakObjektuen sarrera
Objektuak dira diagrama osatzen dutenak. Aurrez definitutako edo
erabiltzaileak definitutako formak dira objektuak.
Objektuak erabiltzeaObjektuak gehitzeaDia-ren oihalean objektuak gehitzeko,
egin klik tresna-barrako objektu batean, zuk nahi duzun objektua
hautatzeko. Oihalean klik egitean objektua bertan kokatuta geratuko da.
Dia-k bi motatako objektuak eskaintzen ditu:
Erabiltzaileak definitutako objektuak - Erabiltzaileak sortzen dituen
objektuak txantiloi prefabrikatu batean oinarrituta.
Adibidez, objektu karratu batean klik egin eta oihalean jarrita, karratu
bat sortzen da. Nahi izanez gero, objektuaren neurriak alda daitezke.
Ikus Objektuen tamaina aldatzeari buruzko atala.
Aurrez definitutako objektuak - Editatu ezin diren diseinuak izaten dira.
Tamaina alda dakieke, baina objektua bera ezin da editatu.
Objektuak lekuz aldatzea
Objektu bat oihalean txertatzen denean, ertzak markatzen dituzten koadro
berde txiki batzuekin agertzen da. Doitzeko puntuakPuntu berdeen bidez irudiaren tamaina alda
daiteke. Koadroen barneko area
objektuaren area da. Egin klik objektu-arean, eta ez askatu. Mugitu sagua
oihalean zehar, objektua oihalaren beste leku batean jartzeko.
Objektuei tamaina aldatzea
Aurreko paragrafoan azaldu da koadro berdeen kontzeptua. Objektuaren tamaina
manipulatzeko erabiltzen dira koadro horiek. Tamaina aldatzeko, egin klik
botoi berde batean, eta ez askatu. Arrastatu tamaina egokia emateko, eta
askatu.
Izkinetako botoi berdeek altuera eta zabalera batera aldatzen dituzte.
Goiko eta beheko ertzetan erdian dauden bi botoiek altuera editatzen dute;
ezkerreko eta eskuineko ertzetan erdian daudenek, zabalera.
Izkinako botoi bat arrastatzen denean proportzioa mantentzeko, eduki
sakatuta maiuskulen tekla arrastatzen den bitartean.
Objektu bereziei bakarrik aplikatzen zaie hori, ez forma erregularrei.
Objektuak ezabatzea
Objektu bat ezabatzeko, egin klik objektuan, hautatzeko. Koadro
berdeak azalduko dira. Sakatu Ktrl+D eta objektua desagertu egingo da.
Marraren propietateakDia-ko objektuetako bat marra da.
Hau da marra objektuaren ikonoa:
Marraren ikonoaMarraren ikonoaMarra-estiloak
Marrak erraz edita daitezke geziak eta horrelako elementuak
sortzeko. Tresna-koadroaren behealdean 3 botoi daude marrekin.
Klik egin eta sakatuta edukita, menu bat azalduko da aldaketaren
emaitza ikusteko.
Marraren propietateakHiru atalak behean azaltzen
dira.
Estilo askotako marrak daude:
Betea
Marratxoduna
Marratxoa-Puntua
Marratxoa-Puntua-Puntua
Puntukatua
Marraren lodiera
Marren lodiera editatzeko, kolore-hautatzailearen eskuineko bost
aukeretako batean klik egin daiteke.
Geziak
Geziak sortzeko, marren tresna erabil daiteke. Tresna-koadroaren
behealdeko alboko bi botoietan klik eginda, menu bat azalduko da
aukeran dauden gezi-hasiera eta -amaierekin.
Marra-koloreak
Marraren kolorea editatzeko, egin klik bikoitza marran oihalean ipini
ondoren. Leiho bat azalduko da. Bigarren lerroa "Marra-kolorea"
da eta barra bat dauka hautatutako kolorea erakusteko. Barran klik eginda,
marraren kolorea alda daiteke.
Objektuaren propietateak
Objektu bakoitzak bere propietateak ditu. Oihalean dagoen objektu batean
klik bikoitza eginda ikus daitezke. Leiho bat azalduko da hainbat eta
hainbat propietate editatzeko aukerarekin, besteak beste:
Marra-zabalera
Marra-kolorea
.Koloreak
Objektu guztiei eman dakieke kolorea hainbat modutan, erabiltzaileak
definitutako ezarpenaren arabera.
Kolorearen kontrola tresna-koadroaren behealdetik gertu dago. Bi karratuk
egiten dute kontrola. Goian ezkerrean dagoena aurreko planoaren kolorea da.
Azpian eskuinean dagoena atzeko planoarena. Koloreak editatzeko, egin klik
koadroetako batean, eta hautatu kolorea azaltzen den kolore-leihoan.
Kontrol honek oraindik oihalean jarri ez diren objektuen kolorea hautatzeko
aukera bakarrik ematen du.
Koloreak alderantzikatzeko, egin klik bi koadroen goialdean eskuinean
dagoen gezi txikian.
Berriz ere kolore lehenetsiak ezartzeko, egin klik kolore-hautatzailearen
behealdeko ezkerreko koadro zuri-beltzean.